Kultura-Gazteria

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua abenduaren 12an
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua abenduaren 12an

SARRERAK AGORTUTA! Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2024 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.

Dastaketa abenduaren 12an izango da, 19:00etan, udaletxeko portaloian. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik erosi behar da txartela kultur etxean. 5 euroen truke upategi bakoitzeko ardoak enologoen azalpenak jarraituz dastatu eta 2 pintxo jan ahal izango dira. Txartelak salgai kultur etxean abenduaren 5, 9eta 10ean, lekuak agortu arte.

Hauek dira Arabar Errioxako upategiak:

BODEGAS GUZMAN ALDAZABAL  NAVARIDAS
BODEGAS LAUKOTE  LAGUARDIA
BODEGAS BERARTE VILLABUENA DE ALAVA
BODEGAS MURO LA PUEBLA DE LABARCA
EL MOZO WINES  LANCIEGO
BODEGAS GIL BERZAL LAGUARDIA
BODEGAS BLANCO PEREZ DE AZPILLAGA LANCIEGO
BODEGAS Y VIÑEDOS LABASTIDA (SOLAGÜEN) LABASTIDA

Urretxuko udala