Udaberriko oporretan, apirilaren 22tik 25era, ohi moduan, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza izango dugu herrian Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten 0-2 urtekoentzako txokoa ere izango da.
Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.
Urretxuko Udalak Aniztasun Jaiaren 11. Edizioa ospatuko du, maiatzaren 24an, larunbatean, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 16ak bitartean.
Datorren igandean, martxoaren 23an ospatuko den UZ Trail aurkeztu zuten Urretxuko udaletxean, Patxi Catalan antolatzailea den Goierri atletismo taldeko ordezkaria, Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak eta Joseba Angulo Zumarragako kirol zerbitzuetako buruak.