COVID-19ak eragindako egoera ikusita eta gure bi herrien arteko gertutasun fisikoa eta harremana kontuan hartuta, Pirritx Porrotx eta Marimototsen saioa atzeratzea erabaki dugu Urretxu eta Zumarragako Udalok. Data berria: maiatzaren 29a.
2021eko urtarilaren 24an, Urretxu eta Zumarragako udalen eskutik, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSen la berria izango dugu Urretxuko Ederrena pilotalekuan: “Amaren intxaurrak”.
Hemen duzue berriro kultur agenda, urtarrileko ekintzekin. Modu errezean, egunez egun eta laburbilduta dituzue hilean zehar zuen eskura izango dituzuen ekintzak.
Gaur abenduak 24 “Eguberri, eguzki berri” bideoan Mari Domingi eta Olentzero badatozela ikusiko dugu. Neguko solstizioaren inguruan sortutako herri ekimena, gaur egungo egoerara moldatuta.