Berriak
 
 Urretxuko Udalak, kultura eta artea herritarrengana hurbiltzeko apustuari jarraituz, udalerriko hainbat puntutan dauden eskulturak identifikatu ditu. Urretxuko Udalak espazio publiko irekietan jarritako 14 eskultura edo hiri-eskultura multzo ditu guztira, baita Urretxuar askok ezagutzen ez duten hainbat ondare artistiko ere.
 
 Urretxuko eta Zumarragako udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute. Bi Udalek kulturaren aldeko apustua egin zuten pandemia hasi zenean, eta erabaki horri eutsiko diote 2021ean ere- Hala, martxoak hasiko den denboraldi honetarako 9 ikuskizun programatuko dira helduentzat eta 7 haurrentzat, unean-unean ezarritako osasun-neurriak beteko direla bermatuta.
 
 GI-2362 errepidean, Aparicio Auzoan, Intxeneako biribilgunea egiteko obra-lanak direla eta, otsailaren 26tik aurrera itxita egongo da egungo biribilgunetik GI-2632 errepidera doan erraila (Zumarragako noranzkoan). Eraginak obra lanen lehenengo fasea bukatu arte luzatuko dira eta hauen iraupena 3 hilabeteetan zenbatesten da.
 
  
  
  
  
  
  
 