Datorren azaroaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Eguzki Art Zinema ekoiztetxearen OMBUAREN ITZALA proiektua, Pedro Mari Otañoren figuraren ingurukoa, aurkeztuko da Urretxuko Udaletxeko atarian.
Urretxu eta Zumarragako Euskaraldiko talde eragileak ekintza egitaraua prestatu du hurrengo egunetarako. Oraindik izena eman ez duten herritarrak animatu nahi dituzte, “ahobizi” edo “belarriprest” izan daitezen Euskaraldian.
Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriek kopainian izandako ondorioengatik, azaroaren 22an egin behar zen K-BARET ikuskizuna atzeratu egin da.
Azaroaren 13an estreinatu zen Urretxun "Angela Iparragirreren bertso librea" antzezlana. COVID-19ak markatutako urte honetan berriro demostratu da kultura arnasgune ezin hobea dela gizartearentzako.
Astigarragako "Eragiyok" gizon ahotsez osatutako abesbatzak honako opari hau egin dio Urretxuko herriari: urrian Donostiako Gros auzoko San Inazio elizan eskainitako kontzertuan abestutako Iparragirreren abestiak ikus eta entzungai.