Udal arte tailerrak amaiera ederra emango dio ezohiko urte honi. Ikasleen Lanak ikusgai izango ditugu Juan de Lizarazu aretoan, abenduaren 16tik urtarrilaren 5era.
Gaur “Eguberri, eguzki berri” bideo ipuina ezagutzeko aukera dugu. Helburua, familiei, batez ere haurrei, baina orokorrean herri guztiari zuzenduta Eguberrien inguruko kontakizunari irudia jartzea izan da.
Abenduaren 18an aurkeztuko du Antxiñe Mendizabalek bere azken lana "Odolekoak" eleberria, Urretxuko udaletxeko portaloian. Aforo muga dela eta, aldez aurretik erreserbatu behar da lekua 943 038088 telefonora deituta.
Urretxuko Udalak, herrian bizi diren adineko pertsonen errealitatea ezagutu asmoz, Bakardadearen inguruko diagnostikoa egin eta argitaratu du, FARAPI Koop. Elkartearekin batera.