‘Pancake’-ak kozinatu beharko dituzte parte hartzaileek; apirilaren 25era bitartean eman liteke izena
PIZTU GAZTE MAHAIAk sukaldaritza lehiaketa antolatu du bigarrenez apirilaren 21erako, DBH 3 eta 4ko kideentzat. Pancake-ak kozinatu beharko dituzte parte hartzaileek, 17:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan. Hiru edo lauko taldetan, ordubeteko epea izango dute gutxienez 3 pancake eta osagarriak kozinatzeko. Urretxuko Udalak osagai guztiak banatuko ditu, eta suak, amantalak eta zapiak ere utziko dizkie parte hartzaileek. Parte hartzaileek, ostera, kozinatzeko tresnak eraman beharko dituzte: zartagiak, aiztoak, sardeskak, koilarak eta bestelakoak. Izena emateko azken eguna martxoaren 31an izango da. Hemen eman daiteke izena: labur.eus/xxAes. Helbide honetan daude, aldiz, oinarri guztiak: labur.eus/OjT80.
Ikastetxe bakoitzeko bina ikasle izango dira epaile. Era horretara, parte hartzean sakonduko dute. Irabazleak 250 euro eta diploma jasoko ditu; bigarrenak, 200 euro eta diploma eta hirugarrenak 150 euro eta diploma. Sariez gainera, Bitarteanek eskainitako 50 euroko lau bono ere zozkatuko dira. Behin sariak bukatuta, talde guztiei edariak banatuko zaizkie egindako pancake-ak bertan jan ahal izateko.