Urretxuko udaleko hainbat zerbitzuetan egindako lanak amaituta, kontu-hartzailetza eta diru bilketa eta Gizarte Ekintzetako bulegoak behin betiko zero solairuan kokatuko dira, hau da, Iparragirre kalearen pare gelditzen den solairuan.
Solairu osoa birmoldatu da instalakuntzak modernizatuz, urretxuarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetze aldera.
Udaltzaingoaren lekua egokitu ostean, kontu-hartzailetza eta Gizarte Ekintza zerbitzuetan eman diren lan hauekin duela urte batzu Udaletxean hasi ziren lanei amaiera ematen zaie.
Udaletxearen sarrera Abenida kaletik izango da, nahiz eta Iparragirretik une berezietan ere irekiko den. Udalak harrerarako ordutegia mantentzen du, astelehenetik ostiralera 8etatik 14ak bitartean. Telefonoak honako hauek dira: Gizarte Ekintza (943038083) eta kontu-hartzailetza (943038087).