Urretxuko udalbatzak, egungo egoeran Urretxu eta Zumarragako udalerrien artean mugikortasunari ezarritako muga berrien inguruan Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken ebazpenak sortutako egoera nahasiaren aurrean, herritarrei jakinarazi nahi die bi udalerrietako biztanleen eguneroko bizitza errazteko erakunde eskudunei bideratu dien proposamena.
2021eko urtarrilaren 21eko Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariaren Ebazpenez, Zumarragako udalerria 500 biztanletik gorako eragin-tasa zuten EAEko 5.000 biztanletik gorako udalerrietako kideen zerrendan sartu zen. Beraz, ordura arte indarrean zeuden arauez gain, beste berri batzuk ere izatera pasa zen, Urretxuk ez zituenak eta artean ez dituenak. Egoera horren aurrean, Urretxuko Udalbatzak ostegunean bertan erabaki zuen LABIri (Larrialdiei Aurregiteko Bidea) ondorengo idatzia bidaltzea, bertako kideek urtarrilaren 22an egingo zuten bileran baloratu ahal izateko.
“Jaun-andreok,
LABIk bihar, urtarrilaren 22an, egingo duen bileraren aurrean, non organo horrek COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurriak hartuko dituen, EAE guztirako aplikagarri izango direnak; Urretxuko Udalak ondorengoa adierazi nahi du:
Zumarragako udalerriak Urretxukoarekin hirigune bat osatzen du; ikuspuntu fisikotik zein partekatzen dituzten zerbitzuen ikuspegitik (osasun zentroa, supermerkatuak, ikastetxeak, etab) banaezina eta bereizezina dena. Gaur, Zumarraga, Osasun Publikoko zuzendariaren ebazpenaren bitartez, 5000 biztanletik gora dituzten eta 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko eragin-tasa duten udalerrien zerrendan sartu da. Ondorioz, bihartik aurrera egoera horretan dauden udalerriei dagozkien neurriak aplikatuko zaizkio Zumarragari ere.
Bizi dugun egoera larriaren aurrean, Urretxuko Udalak biziki eskatzen du, Urretxu eta Zumarragako udalerriek osatzen duten osasun-eremuari dagokion datuak kontuan hartuta (gaur gaurkoz 100.000 biztanleko 424 ko tasa bateratua dugu) bi udalerriak nukleo bar bat bezala hartzea neurri berriak aplikatzeko garaian. Izan ere ala egiten ez bada, ez udal honek, ez beste inongo erakundek ezingo ditu LABIren helburuak betetzeko neurriak bete; ezta betearazi ere.
Bada, jakitun izango zarete aste edo egun gutxi barru egoera justu alderantzizkoa izan daitekeela. Hori dela eta, hau da mugakide diren bi herriotarako jarduera-irizpideak bateratzeko momentua.
Pandemiak gure udalerrietan datozen asteetan izango duen bilakaera erabaki horien menpe dago.
Adeitasunez,”
LABIra bidalitako idatzi hori hori Jon Luqui Albisua alkateak sinatu zuen, eta Udalbatza osatzen duten hiru talde politikoen babesa jaso zuen, EAJ-PNV, EH-Bildu eta PSE-EErena. LABIko hainbat kideen eskuetara iritsi zen egun horretan bertan. Azken batean, LABIa da EAEn krisi hau kudeatzeko funtsezko tresna, eta Euskadiko babes zibilaren plangintzak bete beharreko irizpideak ezartzen dituena.
Jakitun gara araudia aplikatzean sortzen ari diren zalantza eta ziurgabetasun egoerez, baina garai konplexu hau argitzen den eta ardura duten beste erakundeekin kontaktuan jarraitzen dugun bitartean, udal-ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek datozen egunetan zentzuz jokatzen jarraitzeko eskatzen diete Urretxuko herritarrei, eta gomendatzen dute COVID-19ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak betetzen saiatzea.
Guztion helburua da kutsatutako pertsonen kopurua murriztea, eta bi udalerriotako intzidentzia-tasa jaistea. Hori posible izango da gutako bakoitzak (bi herrietako biztanleak) gure esku dagoena egiten badugu eta erantzukizunez jokatzen jarraitzen badugu,