Bizi dugun osasun egoera kezkagarriaren aurrean, eta azken datuen goranzko joera ikusita LABIk neurri berriak iragarri ditu gaur eguerdian.
Osasun Sailak adierazi duenez abenduko zubietan eta Eguberri jaietan mugikortasuna eta gizarte-elkarreraginak haunditzean, Erregeen jaiegunarekin batera, birusaren transmisioa aregotzen lagundu du. Halere, Gabonetako jarduera eta mugikortasuna kontrolatzeko hartutako neurri espezifikorik gabe, ziurrenik, egoera okerragoan egongo ginatekeela adierazi dute.
Azken batean, LABIn hartutako neurrien helburua transmisioa murriztea da, prebentzio-neurriak betez (maskara, eskuak garbitzea, aireztapena), pertsonen mugikortasun geografikoa murriztuz eta gizarte-harremanetan "burbuila" txiki eta egonkorrak sortzea sustatuz.
Ondorengo estekan ikus daitekeen moduan, LABIk ezarri du 100.000 biztanleko 500 kasuen muga, ostalairtzaren irekiera baldintzatzeaz gain, prebentzioko eta kontroleko beste neurri batzuetarako (tokiko konfinamendua, kirol-jarduerak mugatzea) irizpide gisa erabili behar dela. Horrela, modu lokalagoan jardun ahal izango da, udalerri bakoitzaren arabera, mugikortasuna kontrolatzeko eta pandemiaren prebentziorako neurriak hartzeko.
informazio guztia: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/66088-labi-adapta-las-medidas-preventivas-ante-tendencia-ascendente-pandemia