Berriak - Kultura eta Gaztedia

Previous Next

Carlos Mediavilla argazkilariak San Ferminak ekarriko dizkigu Urretxura uztailaren 5etik aurrera. Erakusketa zoragarria prestatu du mimo handiz Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan denon gozamenerako, hain gogoko eta kuttun dituen San Fermin jaien inguruan.

Uztaila jai ekitaldiez beterik datorkigu, kulturak eta aktibitateak kaleak eta kutur guneak beteko ditu. Hitzordu guztiak agendan dituzue bilduta. 

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, pailazoek “Tipi, tapa, Korrika” ikuskizuna ekarriko dute Urretxuko Ederrena pilotalekura. Sarrerak eskuragarri dituzue 7 eurotan Ederrena tabernan bertan, maiatzaren 6a arte. Maiatzaren 7an, leihatilan, 12:30-13:30 eta 15:30-17:00, beti ere sarerak agortu arte.

Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, Santa Barbara aterpetxeak antolatutako ekintzak ditugu. Ezin ahaztu oraindik orain bertan inauguratu den mikro-orientazio zirkuitua, bertako zelaietan jolastu eta gozatzeko. Aikur erke museoa ere gertu dugu. Eta pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Lizeoko soinketa gelan.