Kultura-Gazteria
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta martxoaren 1ean banatuko dituzte sariak irabazleei:
Mikel Fernández Callejo (urretxuarra), Ainhoa Andueza San Miguel, Mikel Aiertza, Joan Carles Gonzalez Pujalte eta Marta Mariño Mexuto.
Abenduaren 15ean banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

