Kultura-Gazteria
Featured
Martxoaren 10etik 26ra Maria Jesus Asurmendi artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketan bere akuarelazko lan berria aurkeztuko digu, aurreko lanetatik ezberdina, abstrakziorako bidean. Bere lana ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Artista bertan izan zen martxoaren 10ean, 19: 00etan, inaugurazio ekitaldian. Hemen irudiak.
Featured
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.
Featured
Martxoaren 14an izango den hitzaldia bilaketa eta ikerketa ariketa praktiko laburra izango da. IPARRAGIRRE2020 online katalogoaren aurkezpena. Urretxuko herriaren omenaldia bere jaiotzaren bigarren mendeurrenean.
Featured
Otsailaren 25ean, larunbata, Pagoeta Gune Soziokulturalean Leagueko of Legends Superligan dagoen euskal talde bakarraren aurkezpena izango da. Kirol elektronikoen edo E-sport zaletuen artean bideojoko ezagunenetakoa da League of Legends, LOL.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2023 lehiaketarako deia egiten dute. Hemen duzue informazio guztia.
Featured
Martxoaren 8a gerturatzen ari zaigun honetan, MARTXOAREN 2an emakume hezitzaile eta euskaltzale aitzindaria izan zen ELBIRA ZIPITRIA DOKUMENTALA proiektatuko da Urretxuko Labeaga aretoan, 19:00etan.
Featured
Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.
Featured
Aizpurunea Kultur Etxeko arte tailerrean bildu dira Urretxuko arte formazioa osatzen duten bi arloetako ordezkariak: alde batetik, marrazki eta pintura eskola, Aitor Etxeberria buru dela; bestalde, Josu Marotok zuzentzen dituen giza irudiari buruzko tailer ezagunak, Zuriñe Ormaetxea modeloa dutenak, eta azkenik, Acuarelako masterclassak, José Manuel Mendez (Mendo) eta Jorge Lópezekin.
Featured
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2023ko arte eszeniko egitarauaren programa aurkeztu dute.