Kultura-Gazteria
Featured
Aurtengo San Martin Jaian, azken urteotan bezalaxe, auzotarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Featured
Azaroaren 10etik 26ra Amaia Aranzabal artistaren akuarela erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "ITSASOA, MENDIA, HIRIA"
Inaugurazioa azaroaren 10ean izango da, 18:00etan.
Featured
Astelehenean hasi zen Urretxuko Udalaren Urrelur Museoak antolatutako 35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea. Hemen duzue egitaraua.
Featured
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 24a arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 15ean izango da. Hementxe informazioa.
Featured
Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 37. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.
Featured
Urriaren 6an banatu ziren 2023ko Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.
Featured
Urriaren 6tik 22ra Carlos Orlando artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "FIGURA TE". "Analógico vs digital"
Inaugurazioa urriaren 6an izango da, 18:00etan.
Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira. Bertan kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dira eta arratsaldean, itzulerako bidean, Pirineoko orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera izango dugu.
Featured
Badatoz Santa Anastasia Jaiak! Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.