Berriak - Kultura eta Gaztedia

Aurten ere oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.

Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 656 eta 720. ZORIONAK!

"Marraztea ezagutzea da" John Berger

Figuraren marrazkia lantzeko tailerra. Anatomia, mugimendua, argia eta itzalak....

Aurten Labeaga aretoan egingo dugu lan, figuraren argiztapena eta dramatizazioa lantzeko. Materiala, bakoitzaren gustora. Arkatzak, lumak, boligrafoak, akuarela...

Dagoeneko argitaratuta dago urriko agenda eta hementxe bertan duzue. Musika, zinea, antzerkia...eta Urrelur Mineralogi eta Paleontologi Astearen edozio berri bat, 30.

Uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue egitarauaren aurrerapena. Eskerrik asko denoi.

Urretxuko udala