Kultura-Gazteria

Featured

Musika Hamabostaldiak bisita egingo dio Iparragirreri abuztuaren 25ean

“Musika aitzaki” programaren barruan, Ignaziotar Ibilbidean Musika Hamabostaldiak egingo duen bigarren txangoa, Azkoitiako Aizpurutxo auzoa eta Urretxuko udalerria arteko pasealdi atsegina izango da.

Featured

Urretxu Zumarragako Kale Pintura Lehiaketaren XI edizioa

Ekainaren 17an izan da Urretxu-Zumarragako Kale Pintura lehiaketako XI. edizioa. Epaimahaiaren erabakia ikusteko akta kontsultatu.

Featured

KALE PINTURA LEHIAKETA eta SANTA ANASTASIA JAIETAKO EGITARAUAREN PORTADA LEHIAKETA

Ekainean bi lehiaketa hauek  izango ditugu. Kale pintura Zumarragako udalarekin batera antolatzen dugu eta lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira, ekainaren 17an, Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Oinarriak hemen dituzue.

Featured

Aurensanz familiaren donazioa

Jose Antonio Aurensaz mineral eta fosilen kolekzionista donostiarraren alabek aitaren bilduma Urretxuko Urrelur museoari eman diote. Donazioaren sinadura ostiralean izan zen, museoen nazioarteko egunean.

Featured

Juan Sagastizabalen "Bertako natura arrotza" ikusgai Urretxun

Maiatzaren 11tik 27ra izango dugu ikusgai Juan de Lizarazu aretoan, Juan Sagastizabalen "Bertako natura arrotza" erakusketa, erabat txundituta utziko gaituena.

Featured

Maiatzean arte ikastaroak: Giza irudia eta Artearen historia

Urretxuko arte tailerrak, maiatzean ere ikastaro eskaintza anitzarekin jarraituko du, gai eta teknika ezberdinak landuz. Atxikitutako artxiboan ikus dezakezue 2018 urterako antolatutako programazioa.

Erakusketa berria: Agurtzane Anduetza, ESKUaldunok

Apirilaren 13tik 29ra izango dugu ikusgai Juan de Lizarazu aretoan, Zugarramurdin bizi den Agurtzane Anduetza artistaren lana: margoa, eskultura, bideoa.

Featured

ARTE IKASTAROAK: GIZA IRUDIA ETA AKUARELA

Urretxuko arte tailerrak, asteazkenero eskaintzen dituen margo eskolez gain, urtean zehar unean uneko ikastaroak eskaintzen ari da, gai eta teknika ezberdinak landuz. Atxikitutako artxiboan ikus dezakezue 2018 urterako antolatutako programazioa.

Aste Santuan eta Pazko astean ekintzak

Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, Santa Barbara aterpetxeak antolatutako ekintzak ditugu. Ezin ahaztu gainera bertan dugun mikro-orientazio zirkuitua, bertako zelaietan jolastu eta gozatzeko. Aikur erke museoa ere gertu dugu. Eta pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten cricket ikastaroa ere egingo da Lizeoko zelaian.  

Urretxuko udala