Kultura-Gazteria
Featured
Gogotsu geunden Juan de Lizarazu aretoko espazioa berriro arteaz beteta ikusteko eta hemen dugu 2020ko lehenengo erakusketa, herriko bi taldeen arteko elkarlana: Karmakros Antzerki Tailerra eta Argazkia Elkartea.
Featured
Pasa den larunbatean jokatu zen Trebezia Lehiaketako finala Labeaga aretoan. Lehiaketa hau herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik egon da eta erantzun oso ona izan du, ehundaka gaztetxo izan baitira parte hartu dutenak. Larunbateko finalean, izena emandako ia 60 talderen arteko 24 onenak izan ziren lehian nor baino nor eta azkenean, hainbat proba egin ostean, “Piratak” taldea (Zigor Torquemada, Ibai Izagirre, Danel Taboada) izan zen nagusi, puntuaketa estu joan bazen ere.
Featured
Aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren zortzigarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren otsailaren 8ko final handian. Pasa den larunbatean inoizko kanporaketa saiorik jendetsuena jokatu zen Labeaga aretoan, eta behin talde guztiak oholtzatik pasa ostean, finalean parte hartuko duten taldeak zein izango diren ezaguna da.
Featured
Urretxuko arte tailerrak, asteazkenetako ikastaroez gain beste ikastaro batzuk ere eskaintzen ditu, urte osorako egitarau zabala eta anitza eratuz. Ondoko artxiboan 2020 urtean izango ditugunak ikus ditzakezue.
Featured
2020 urteko haurrentzako programazioa osatuta dago eta Urretxuko udaletxean egin da aurkezpena Zumarragako Udaleko Mikel Serrano eta Urretxuko Udaleko Maialen Fidalgoren eskutik.
Featured
Gaur eguerdian, Urretxuko Udaletxeko atarian aurkeztu da “Hiru Herri bizitza bat· ekimena; XIX.mendera bidaiatu mundua Jose Mari Iparragirreren begietatik ikusteko aukera eskaintzen digun bisita turistikoa.
Featured
Atzo eguerdian, Urretxuko Udaletxeko atarian aurkeztu zen Iparragirre 2020 programa.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2019 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.
Featured
Iparragirreren bigarren mendeurrenaren ospakizuna abian da, eta datorren astelehenean prentsaurrean egingo den aurkezpenean urte osoko programa xehetasun gehiagorekin azalduko bada ere, lehen ekitaldirako gonbidapena luzatu nahi genuke dagoeneko: Bertsoaren Harria liburuaren aurkezpena.