Lore eta landare azokaren XVII. edizioa izango dugu maiatzaren 7an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.
Ohi bezala, lore eta landareak izango dira protagonista eta azokako postuek beti bezain eder atonduko dituzte.
Gernikako Arbola plazan 7 postu izango ditugu: Arama, Lasarte, Zaldibia, Bernedo, Iurreta, Pasajes, Oiartzun eta Zumarragatik etorritako ekoizleen produktuak erosi ahal izango ditugu:
Sasoiko lore eta landareen erakusketa eta salmenta. Jateko lore eta haziak. Mota guztietako landareak zure balkoirako edo lorategirako.
Gainera azokan erosterakoan lore eta landare zozketan parte hartzeko txartelak oparituko dizkizugu.
Eta 11:30etatik aurrera Iparragirre Balerdi Musika Bandak Udaberriko kalejira egingo du Urretxuko kaleak girotzen.
Beraz, primerako plana igande goizerako.