Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak , haurrentzako zientzia tailerrak eta txangoa dira aurtengo proposamenak.
1. URRETXU-ZUMARRAGAKO IKASTETXEENTZAKO DOAKO BISITA GIDATUAK aldez aurreko zitarekin. Ikastetxeentzako tresna didaktiko ezin hobea.
2.- HAURRENTZAKO ZIENTZIA TAILERRAK maiatzaren 18an, 17:00-19:00. Adina: 6-12 urte. Doan. Kimikarinen eskutik, izena ematen duten haurrek honako esperimentu tailerrak egingo dituzte:
. ELUR ARTIFIZIALA
• SUA ESKUAN
• LUR MUGIKORRAK
• BURBUILA ERRESISTENTEAK
• SUA ESKUAN
• LUR MUGIKORRAK
• BURBUILA ERRESISTENTEAK
Izen emate epea maiatzaren 15a arte dago zabalik, 943 038088 telefonora deituta.
3.- MINERALOGI TXANGOA: MEATZARITZAKO ZANTZUAK IRUNEN ETA ESKUALDEAN. Oiasso - Irugurutzeta eta inguruak. Txangoa maiatzaren 13an izango da, larunbata, eta izen emate epea maiatzaren 10a arte dago zabalik.
Irteera 08:30 eta itzulera 19:45. Prezioa: helduak 41 euro. 7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak, 31 euro (ezinbestez heldu batek lagunduta). Prezioaren barne autobusa, Oiasso eta Irugurutzetara bisita gidatuaren sarrera, bazkaria eta aholkularitza teknikoa.
Informazio fitxa
01 FITXA TEKNIKOA Irteera MAIATZAK 13.pdf
Popular 293 KB 483 |
28/04/2023 16:09:55 |
Txangoaren Izen emateak uHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean egingo dira.