Udaberriko oporretan, apirilaren 11tik 14ra, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.
Prestatutako ekitaldiak, nagusiki, bi izango dira:
- EDERRENA: haurrentzako aisialdi gunea udaberriko oporretan apirilak 11-14
Tailerrak eta jolasak egingo dira 2- 10 urte bitarteko haurrentzat, Ederrena pilotalekuan, Zumarragako Udalarekin batera antolatuta.
Goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00 (11an soilik arratsaldez)
Sarrera: 2,5 € saio bakoitzeko eta 4 € egun osokoa denean.
Sarrerak bertan erosiko dira, sartzeko momentuan
- SANTA BARBARA: aisialdia eta kirol ekitaldiak apirilak 12, 13 eta 14
9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat, Urretxuko Udalak antolatuta.
Goizez 11:00-13:00 edo arratsaldez 16:00-18:00
- “Altxorraren bila Irimoko magalean”: apirilak 12 eta 14 goizez; apirilak 13 arratsaldez. ** Brujula opari modura eramango dute etxera.
- “Ginkana-probak eta brújula”: apirilak 12 eta 14 arratsaldez; apirilak 13 goizez
Sarrera: 2,5€ saio bakoitzeko, goiza edo arratsaldea.
* Izen ematea, martxoaren 27tik 31ra bitartean (biak barne),
Urretxuko kultur etxean 11:00-13 / 17:00-19:00 artean (edo lekuak agortu arte)