Martxoaren 10etik 26ra Maria Jesus Asurmendi artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketan bere akuarelazko lan berria aurkeztuko digu, aurreko lanetatik ezberdina, abstrakziorako bidean. Bere lana ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Artista bertan izan zen martxoaren 10ean, 19: 00etan, inaugurazio ekitaldian. Hemen irudiak.
Maria Jesus Xabier Leteren poesiaz baliatu da bere lana aurkezteko:
"Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak
aurkitu nahi dituen poeta tristea.
Ni naiz beste asko bezala neguko eguzkitan
hotzez hiltzen dagoen gizon bakartia.
Ni naiz hostorik gabe gelditzen ari den ardazka lehorra.
Ni naiz pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen bihotz iheskorra"....
Erakusketaren katalogoa
Maria Jesus Asurmendi KATALOGOA.pdf
Popular 2.19 MB 465 |
17/02/2023 20:12:17 |
Inaugurazioa