Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Eusko Jaurlaritzako turismo estrategiaren oinarri esanguratsua da eta turismoarekin lotura duten ahalik eta establezimendu gehienetan ezartzea du helburu, ahalik eta kalitate handieneko zerbitzua eskaintze aldera, jasangarri eta arduratsua.
Urrelur Museoak Urola Garaia turismoak eskualde mailan kudeatzen duen Euskadiko turismoaren Kode Etikoa programan parte hartzen du alde batetik Turistaren eskubideak bermatuz eta bestetik horrekin lotutako araudia betez.
Hau horrela, honako hauek dira Euskadiko Turismoaren Kode Etikoko Printzipioak, Urrelur Museoak betetzen dituenak:
1) Turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzen du.
2) Berdintasuna, Gizarteratzea eta Aniztasuneko tolerantzia oinarriak dira museoaren zerbitzuetan.
3) Jasangarritasuna zainduz lan egiten du.
4) Bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena bultzatzen dugu museoaren ekintzetan.
5) Gizateriaren kultur ondarea zaintzen du.
6) Bikaintasunez eta profesionaltasunez lan egitea du helburu.
7) Pertsonen eskubideak errespetatzen ditu.
8) Tratu egokia ematen zaie sektoreko langile eta enpresariei.
Honen guztiagatik Urretxuko Urrelur Mineral eta Fosilen Museoak Turismo Euskadi erakundeak banatzen duen Kode Etikoaren aitortza zigilua lortu du, bere jardunaren oinarrian balore etikoak daudela desmostratu baitu, baita ere zerbitzu arduratsua eta jasangarria eskaintzen duela ere.