Kirolak
Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta biztanle guztientzako modukoak.
Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.
4.Hiruhilabetea – Ikastaroen Eskaintza
Oporren ostean egunerokotasunera itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa* berria eta zabala prestatu du , biztanle guztiei zuzendutakoa:
- Gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike
- Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, TRX, 3. Adineko Gimnasia eta … eta orain TOTAL TRAINING eta CORE ere bai! ...
ATE IREKIAK ALDIRI KIROLDEGIAN IKASTARO BERRIAK EZAGUTZEKO: TOTAL TRAINING eta CORE Apirilak 23 eta 25. Garai berriei egokitutako ikastaroak ezagutzeko aukera eman nahi du Urretxuko Kirol Zerbitzuak: Total Training eta Core, ikastaro berri hauek gertutik ezagutu ahal izateko, ate irekiak antolatu ditu Aldiri kiroldegian.

