Urretxuko kirol instalazioek badute berriro irekitzeko data.
Urretxuko kirol instalazioek badute berriro irekitzeko data.
Xabier Ormazabal bekaren irabazleak, Ander Zabalza Garciak, prestatutako bideo honetan kontatzen digu egingo duen proiektua “Apertura vías en zonas árticas”.
Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko beka baterako 2019ko deialdia egin zuen maila handiko eta orijinaltasunezko gazteen proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).
Koronabirusarengandik pandemia deklaratu eta konfinamendu egoera ezarri zenetik garbi izan dugu aurtengoan ezingo zela IBMM ohiko datan, maiatzeko azken-aurreko igandean, egin. Gizarte osoaren osasuna jokoan egonik, arduraz jokatzeko unea da eta erabaki zuzena iruditzen zaigu.
Lehen asmoa eguna atzeratu eta udazkenean egitea izan zen. Dagoenekoz urrian pentsatzen hasiak ginen, baina hausnarketa luze eta sakonago baten ondoren, denontzat hoberena eta egokiena izango delakoan, 2020 urteko edizioa behin betiko bertan behera uztea erabaki dugu.
BPXportetik sortutako bideoen plataformari (http://entrenadesdecasa.bpxport.es) hainbat hobekuntza gehitu dizkiogu eta honen berri eman nahi dizugu.
Gaur goizean Mugiment Kirol orientazio Zerbitzu berria aurkeztu du Urretxuko Udalak, Urretxun MUGITUR izena hartuko duena. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea eta Urretxuarren artean bizitza osasuntsua sustatzea ditu helburu egitasmo honek.
Ikastaroak2020.pdf
Popular 1.14 MB 17 |
13/01/2020 11:46:01 |
Eskaintza zabala da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX.
Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training eta Core.
Abian da aurten ere "Gabon Kopa" pilota txapelketa
Pilota partidu ederrak Santa Lutzi eguna behar bezala ospatzeko. Adi, sarrerak dagoeneko salgai daude.