Kirolak

Aldiri kiroldegiko ikastaroak: hasiera urtarrilaren 3an
Featured

Aldiri kiroldegiko ikastaroak: hasiera urtarrilaren 3an

Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta  biztanle guztientzako modukoak.

Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike.  Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor,  Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako  ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.

Ikastaroak abian jartzeko gutxieneko kopuru batek eman behar du izena.

2019ko 1. Hiruhilabeteko kirol egitaraua urtarrilaren 3tik martxoaren 29ra bitartean  egingo da eta ikastaro hauek 3 hilabeteko iraupena dute. Aldiri kiroldegian eman beharko da izena.

Gogoratu behar da Kirol Txartelaren abonatuek deskontua izango dutela ikastaroen prezioan, eta gainontzeko biztanleei ere zuzenduta daudela. Fitness gelako erabiltzaileek entrenamendu planak prestatzeko aholkularitza  zerbitzua izango dute.

Informazioa eta argibideak: ordutegiak, egunak eta izen ematea  Aldiri Kiroldegian, telefono honetan: 943 038092.


Hona hemen 1. hiruhilabeteko ikastaro eskaintza  

Kirol Ikastaroak 1. Hiruhilekoa 2019.pdf
Popular 56.74 KB 11
03/01/2019 15:45:16

 

 

 

 

Urretxuko udala