Kirolak

Featured

Urretxuko Udalak MUGITUR egitasmoa aurkeztu du gaur

Gaur goizean Mugiment Kirol orientazio Zerbitzu berria aurkeztu du Urretxuko Udalak, Urretxun MUGITUR izena hartuko duena. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea eta Urretxuarren artean bizitza osasuntsua sustatzea ditu helburu egitasmo honek.

Featured

Aldiri kiroldegiko ikastaroak 2020

Ikastaroak2020.pdf
Popular 1.14 MB 383
13/01/2020 11:46:01
Kirol ikastaroen programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta  biztanle guztientzako modukoak.

Eskaintza zabala da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike.  Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor,  Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX.

Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako  ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training eta Core.

Featured

Gabon Kopa 2019 abian da

Abian da aurten ere  "Gabon Kopa" pilota txapelketa

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Santa Lutziko pilota partiduak: sarrera salmenta

Pilota partidu ederrak Santa Lutzi eguna behar bezala ospatzeko. Adi, sarrerak dagoeneko salgai daude.

Featured

Udal igerilekuen inguruko inkesta

2019ko udal igerilekuen denboraldia amaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Obra nagusia iaz egin bazen ere, bigarren fase bat aurreikusi da, aldagelak, harrera eta taberna berritzeko; horretarako aurrekontua izan bezain pronto eramango da aurrera.
Mesedez, inkesta erantzuten hasi aurretik, arretaz irakurri gaizkiulerturik egon ez dadin, eta gogoratu inkesta ERDARAZ erantzun nahi baduzu, goikaldean hizkuntza-aukera aldatu dezakezula


Sartu hemen eta bete inkesta

Featured

Xabier Ormazabal beka eta mendi festa

Ekainaren 1ean Mendi Festa ospatuko zen aparteko giroaz. Goizean eskalada herrikoia, arratsaldean desafioa eta Labeaga aretoan amaiera borobila emango zaio egunari 2019 Bekaren deialdiarekin.

Featured

Xabier Ormazabal Beka eta Mendi Festa mendizaletasuna bultzatzeko

Urretxuko Udalak,  Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko  beka baterako lehenego deialdia egin zuen 2017an Maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).

Ekainaren 1ean Mendi Festa ospatuko da zenbait ekitaldirekin eta 2019ko beka berriaren deialdia zabalduko da. 

Featured

Igerilekuko Abonua 2019

Datorren Ekainaren 15ean Pagoeta udal igerilekuetako zerbitzua jarriko du martxan, Irailaren 15era arte.

Featured

UDA 2019 kirol ikastaro eskaintza

Aldiri kiroldegian ikastaro programa bereziak eskaintzen dira uda garairako aproposak eta herritar guztiei zuzenduak.

Urretxuko udala