Datorren maiatzaren 10 eta 14an jubilatu eta herritarrei, hurrenez hurren, zuzendutako “Gipuzkoa Argitu” tallerak egingo dira Urretxuko KZGunean.
Urretxun egingo diren tailerrak norberak bere kontsumo datuak ezagutzea dute helburu (zenbat kontsumitu duen edo noiz izan duen kontsumo mailarik altuena). Ezagutza horren bitartez kontsumo hori murriztu ahalko du, aplikatze zaigun tarifa egokituz eta kontratatuta duen potentzia egokia den edo ez ikusiz.
Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Lortu nahi dena da eraginkortasun energetikoa areagotzea eta ahulezia nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.
Tailerrak arratsaldeko 18:00etan dira, Urretxuko KZgunean. Dohainik dira eta bertara joan ahal izateko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eta 943725216 telefonoan izena eman behar da.
Informazio gehiago: