Otsailaren 22an Urretxuko Udalbatzak Bide Publikoen Inbentarioaren hasierako onarpena egin zuen. Txostena Sendo enpresak egin du eta jendaurrean egongo da bi hilabetez, hau da, maiatzaren 17a arte.
Aipatutako erabakia betez, hasierako dokumentua jendaurrean jartzen da bi hilabetez, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita (2018ko martxoaren 16an argitaratu zen iragarkia). Bitarte horretan, Hirigintza udal Saileko Ingurugiro eta Landa Garapena bulegoan edonork dokumentua aztertu ahal izango du eta egokitzat jotzen dituen alegazioak eta iradokizunak egin.
Prozesu honetan sor daitezkeen alegazio eta kontsultak erantzun ondoren, udalbatzak behin betiko dokumentua onartuko du.
Jarraitu beharreko prozedura administratiboa honakoa izango da:
- Behin-behineko onespena Plenoan
- Jendaurreko epea zabaldu.
- Jendaurreko epea amaituta, alegazioen aurkezpena eta aztertzea
- Behin-betiko onespena