Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako 2019-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aldez aurretiko kontsulten izapidea hasi du.
Hori dela eta, eskuragarri daude web orri honetan planaren zirriborroa eta hasierako agiri estrategikoa, herri administrazioek eta interesdun guztiek aztertu ahal izateko eta komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko.
Iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko hilabeteko epea egongo da.