Ekainaren 19tik aurrera organikoaren edukiontziaren sarraila mekanikoak (edukiontzi marroia) elektronikoengatik aldatzen hasiko dira.
Sarraila berri hauek gaur egun “errefusaren” edukiontzi grisetan erabiltzen diren berberak dira eta txartel berarekin irekiko dira.
Hau da, orain edukiontzi grisa irekitzeko edo poltsak konpostagarriak makinatik jasotzeko erabiltzen den txartel berak edukiontzi marroia zabaltzeko ere balioko du. Modu honetan erabiltzaileek sitema guztia batuta izango dute txartel bakarrarekin. Ez da beharrezkoa birprogramatzea ez eta berria egitea, orain daukaten txartela erabili beharko dute.
Oraingo burnizko giltza udaletxeko Udaltzainen bulegoan horretarako egokituko den kaxan utz daiteke.
Eskerrik asko,