Aurten aste berdea aldaketa klimatikoaren inguruan zentratuko da eta horrekin lotuta hainbat jarduera izan ditugu: Agenda 21eko foro eskolarra, Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa, eta Urolamet sentsibilizazio kanpaina.
Eskolako Agenda 21
2016-2017 ikasturtean, Eskola Agenda 21aren inguruan, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeek Klima aldaketa gaia landu dute eta udal foroetan egindako lanaren emaitzak, hartutako konpromisoak eta Udaloi eginiko proposamenak aurkeztu dizkigute. Aurten ere gogor aritu dira ikasleak lanean eta horren adierazle dira ikasleek hartu dituzten konpromisoak eta eskaerak.
Egindako lan horren berri emateko bideo labur bat grabatu dugu eta hemen ikus dezakezu:
Fokatu Urola Garaia Argazki Lehiaketa
Aurten ere Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa jarri da martxan eta bertan Aldaketa Klimatikoa izan da landutako gaia.
Aurtengo edizioaren Irabazleak honako hauek izan dira:
Gazte mailan:
- AINHOA GRACIA URZELAI.
Heldu mailan:
- IKER GUTIERREZ GARCIA.
- CARLOS MEDIAVILLA ARANDIGOIEN.
- PABLO PEREZ HERRERO.
Hemen ikus ditzakezu argazkiak:
www.flickr.com/photos/fokatuurolagaraia/albums
Urolamet 2050
Azkenik, ekainaren 15, 16 eta 17an UROLAMET izeneko sentsibilizazio kanpaina jarri zen martxan. Kanpaina hau helduei zuzenduta zegoen eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sortutako arazoen inguruan hausnartzea zuen helburu: uholdeak, bero boladak, espezie batzuek desagertzea eta beste batzuk agertzea, etab. Ondorio horiei aurre egiteko gomendioak eman ziren modu erakargarrian, izan ere aldaketa klimatikoa ez da urrutian eta epe luzera gertatuko den gauza bat, guri eragiten digun fenomenoa baizik eta guk horren eragina gutxitu dezakegu.
Hona hemen gomendio batzuk!