Zaborra gaika hartuta, Urretxun inoiz ez da jaso joan zen maiatzean beste. Guztira 176.044 kilo izan dira gure herrian, eta horietatik 136.892 kilo gaika jasoak; beraz, %78ko birziklatze tasa.
Sei hilabete bete ditu Urretxuk bosgarren kontenedorea jarri zenetik, eta apirilean jaitsiera txiki bat gertatu zen arren (%73), zabor bilketa sistema sendotuta dago, eta gora doa hilabetez hilabete. %73rekin hasi ginen 2016ko abenduko datuen arabera, eta %78ra iritsi gara aurtengo maiatzean.
Horrez gain, datuen islatzen dutenez, Iparragirreko bilketa gunea kendu izanak ez du eraginik izan. Sasieta Mankomunitatearen bataz bestekoaren gainetik dago Urretxu gaikako bilketan; Beasainekoa gainditu dugu, bosgarren kontenedoreak denbora gehiago daraman arren, eta Ordiziatik (%79) oso gertu gaude.
Maiatzean jasotako datuen arabera, hondakin guztien %35a organikoa da; %15a baino gehiago papera eta kartoia, %12a baino gehiago ontziak eta %10 baino zertxobait gehiago beira.