Urretxuko Udalak Aniztasun Jaiaren 11. Edizioa ospatuko du, maiatzaren 24an, larunbatean, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 16ak bitartean.
Hori dela eta, Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzutik herritarrak animatu nahi ditu jaiaren antolaketa prozesu komunitarioan parte hartzera. Antolaketa bilerak ostegunetan izango dira, arratsaldeko 17tan Udaletxeko Portaloian. Aurkezpenerako lehen topaketa apirilaren 3an izango da, eta hortik abiatuta, Ostegun Santua, Pazko asteko osteguna eta eta maiatzaren lehena izan ezik, jaia iritsi arte ostegunero elkartuko dira.
Ekitaldi honen helburu nagusia da Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztiak ospatzea. Ez hori bakarrik, festaren bitartez Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia ezagutzera eman nahi du Udalak, urte osoan isilpean lanean aritzen diren norbanako, kolektibo eta elkarteek osatzen duten lan-mahaia. Bertan antolatzen dira maiatzaren hogeitalaukoa bezalako festak, baina baita lanketa sakonagoak ere.
Festara bueltatuz, aipatu, jaiak aukera emango diela Urretxuarrei aniztasun ezberdinak ezagutzeko eta ospatzeko. Izan ere, aniztasun horiek ospatu beharreko zerbait direla ulertzen dugu – argitu dute Udaletik- aniztasunak dira herri bat aberats egiten dutenak, eta hori poztekoa da. Halako ekintzek, gainera, elkar ezagutzeko eta aurreiritziak gainditzeko aukera bikaina dira.
Informazio gehiago behar duenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 693 900 568 zenbakira jo dezake.