Urretxuko Udalak, +65 Foroaren eskutik “Musikoterapia esperientzia” ikastaroaren aurkezpena antolatu du martxoaren 20rako.
Urretxuko Udalaren +65 Foroak, martxoaren 20rako, arratsaldeko 5tan Pagoetako Gune Soziokulturalean, Musikoterapia esperientziaren aurkezpena antolatu du. Ekimena “Sen Bizia” proiektuaren sortzaile den Saioa Pueblak bideratuko du eta egun horretan bertan, beste 4 saioko kurtso batean parte hartzeko izen-ematea irekiko da.
Saioaren hitzetan: ”Musikoterapiak bizi etapa honetan ongizate emozionalean onurak dakartza. Besteak beste: taldeko partaide sentitzea, interakzioa eta parte hartzea bultzatzea, sare soziala handitzea, emozioak azaleratzea, komunikazioa sustatzea, oroitzapenak bergogoratzea, gogo-aldarte positiboa sustatzea, arreta mantentzea eta momentuarekin presente egotea, sormena lantzea, trebetasun berriak deskubritzea eta mugimendua bultzatzea."
Aurkezpena 65 urte baino gehiagoko pertsonentzat zuzendurik dago eta Saioa Pueblaren azalpenez gain, musikoterapia praktikan bizitzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakete.