Urretxuko +65 Foroak hitzaldia antolatu du
Hitzaldia, azaroaren 23an arratsaldeko 17:30etan izango da, Aizpuruenea Kultura Etxean eta Alexander Metodoan aditua den Enrique Gorostegik emango du.
Enriquek berak azaltzen duen moduan: “Alexander teknikak tresna erraz eta eraginkorrak eskaintzen ditu gure gorputza modu lasaiagoan erabiltzen ikasi eta eguneroko jarduerak modu arin eta minik gabe egiteko.”
Urriaren 23an, bertan, teknika hau landu nahi duenak izena eman ahal izango du ondoren saio gehiago garatu ahal izateko.
Hitzaldia doakoa da eta 60-65 urte inguru baino gehiago duten pertsonei zuzenduriko ekintza da.
Informazio gehiago nahi duenak, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 693900568 zenbakira jo dezake.