Bertakoak eta bertara iritsiak, bazkari baten baitan elkartzea ahalbidetzen duen ekimena
Hurrengo azaroaren 19an Bizilagunak kultur arteko bazkarien 11. aldia ospatuko da. Ekimen honek mahai baten inguruan bi familia bilduko ditu. Batak jatorria atzerrian du, besteak ez. Elkarrekin, kultur arteko bazkari bat partekatuko dute, aurreiritziak eta estereotipoak apurtuz eta herritarren arteko harremanak sortuz.
Informatu zaitez Tintacora-SOSRacismo-Bizilagunak-Diptico-2023 (sosracismogipuzkoa.org) web orrian edo jarri zaitez Aniztasuna eta Bizikidetza teknikariarekin harremanetan 693 900 568 ¡ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Aurkezpen bideoa ikusi ahal izateko esteka https://youtu.be/99WanTKWab8?si=helAY3HdATxyQUpL