Adineko pertsonei zuzenduriko mindfulness hitzaldia
Hitzaldia, datorren urriaren 19an arratsaldeko 17:00etan izango da, Aizpuruenea Kultura Etxean eta Nagore Ramos Moral psikologoak emango du.
Nagorek berak azaltzen duen moduan: “Adineko pertsonei zuzenduriko mindfulness teknika haien gaitasunetan mugetan baino gehiago zentratzen da, autoestimua, barne-indarra eta konfiantza handitzeko beharrezkoak diren tresnak eskainiz, eta, horrela, osasun fisiko eta mentalean hobekuntza orokorra lortuz. Mindfulness ikuspegi kognitibotik, memoriaren errendimendua eta arreta hobetzen laguntzen du, eta pentsamendu-malgutasunari laguntzen dio.”
Urriaren 19an, bertan, teknika hau landu nahi duenak izena eman ahal izango du ondoren “Mindfulness” kurtsoa garatu ahal izateko.
Hitzaldia doakoa da eta 65 urte inguru baino gehiago duten pertsonei zuzenduriko ekintza da.
Informazio gehiago nahi duenak, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezala.