Urretxuko eta Zumarragako Udaletako euskara sailek, Euskaraldiko egitarauaren barruan, mikro ipuin lehiaketa antolatu dute.
Parte hartzeko aukera zabalik dago Urretxun edo Zumarragan, bizi lan egin edo ikasten duen edonorentzat, bi kategoriatan: haurrak (16 urtetik beherakoak) eta helduak. Gaia librea izango da, eta lanek 500 eta 1.000 karaktere artean izan beharko dituzte.
Lanak apirilaren 30erako aurkeztu beharko dira: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidalita. Bidalketa egiterakoan, parte hartzaileek izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dituzte.
Literaturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak zehaztuko du nortzuk diren saridunak. Sari-banaketa maiatzaren 22an izango da, 18:00etan, Areizaga Kalebarren Plazan. Bi kategorietan hiruna sari banatuko dira, eta egunean bertan jakinaraziko da saridunak nor diren.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Euskara Zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan 943 03 80 88 telefonora deituta edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita.
Animatu parte hartzera!
OINARRIAK:
Oinarriak
Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:
- Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
- Parte hartzaileak Urretxun edo Zumarragan bizi, lan egin edo ikasten dutenak izan beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Gaia librea izango da eta, lanek 500 eta 1.000 karaktere artean izan beharko dituzte.
- Sariak: (saridunei diru kopurua Bitarteaneko dendetan gastatzeko bonotan emango zaie)
- 16 urtetik beherako lanak:
- Saria: 150 euro
- Saria: 100 euro
- Saria: 50 euro
- 16 urtetik gorako lanak:
- Saria: 300 euro
- Saria: 200 euro
- Saria: 100 euro
- Lanak apirilaren 30erako aurkeztu beharko dira: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Parte hartzaileek izen-abizenak eta telefonoa adierazi beharko dituzte.
- Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke
- Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 22an izango da, eta bertan jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak
- Urretxuko eta Zumarragako Udalek izango dute lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.