Urretxuko eta Zumarragako Euskara sailek udaberrirako antolatu dituzten ekintzen berri eman dute
Alex Gonzalez eta Josu Idigoras Euskara Batzordeburuek datozen hilabeteetarako euskara zerbitzuek, herritarren parte hartzearekin, elkarlanean antolatutako ekintzen berri eman dute.
Nabarmentzekoa da udaberrian Euskaraldiaren laugarren edizioa izango dela, eta girotzeko zenbait ekintza antolatu dira: Gune Ibiltaria, Kidam magoa eta mikro ipuin lehiaketa besteak beste. Horiez gain, neguan izandako arrakasta ikusita haurrentzako antzerki ikastaroak eta zinema euskaraz egitasmoek jarraitu egingo dute. Gainera, udaberrian zehar haurrentzako zenbait jolas ere antolatuko dira. Ohiko dirulaguntzez gain, aurten beste bi dirulaguntza berri izango direla ere aurreratu dute biek.
Amaitzeko, antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta gogorarazi dute bi udaletako euskara zerbitzuetako ateak zabalik daudela edozein zalantza edota proposamen jaso eta aztertzeko.