Ostiral honetan, maiatzaren 17an, 20:00etan, jokatuko da bigarren kanporaketa Labeaga aretoan; sarrerak doan daude eskuragarri
Joan den ostiralean hasi zen Algaraka bakarrizketa lehiaketa Bergarako Seminarixoan, eta datorren ostiralean Urretxu-Zumarragan jokatuko den kanporaketa aurkeztu dute Maialen Fidalgo eta Nerea Errasti zinegotziek.
Algaraka EiTBk eta Goiena Komunikazio Taldeak ekoitzitako lehiaketa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak babestuta eta Zumaiako, Zumarragako eta Urretxuko udalek lagunduta. Jardun Euskara Elkarteak hainbat urtez antolatutako lehiaketa Euskal Herrira zabaldu dute, hala.
Lau kanporaketa jokatuko dira, guztiak maiatzeko ostiraletan 20:00etan: lehena Bergaran, bigarrena Urretxu-Zumarragan, hirugarrena Zumaian, eta, finala Bergaran.
Urretxu-Zumarragako kanporaketan, honako lau bakarrizketalariek hartuko dute parte: Joana Arakistain, Ion Martinez “Txiki”, Josu Arrizabalaga eta Gaizka Sarasua. Idoia Torregarai bakarrizketalaria eta Josu Zubia 'Potx' pailazoa ariko dira epaile lanetan, Iker Plazaola artista gonbidatuarekin batera.
Sarrerak, doan dira, baina aurrez izena-eman behar da honako helbidean: labur.eus/0MqYm
Aurkezleak, epaimahaia... guztia prest dago.
Informazio gehiagorako www.algaraka.eus