Antzerki komunitarioa ikastaroa izango da martxoaren 24an, 17 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Edonor da izatez sortzailea. Hori da antzerki komunitarioaren oinarrietako bat. Arteak eraldaketa soziala eragiten duela da bestea. Alazne Corral Amara Berri Antzerki Herrikoiaren sortzailea eta aktorea da, eta bera izango da trebatzailea martxoaren 24ko ikastaroan. Esperientzia zabala du antzerki komunitarioan, eta bere eskutik, era praktikoan, antzerki sozialean oinarritutako tekniken eta ariketak barneratuko dituzte parte hartzaileek.
17 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratutako bi orduko ikastaroa izango da, Aldundiaren eta Urretxuko Udalaren TREBA GAZTEAK programaren baitakoa.
Izen ematea doan da, eta helbide honetan eman daiteke izena, martxoaren 17a baino lehen: https://labur.eus/bAkgw. Ikastaroari buruzko informazio zabalagoa ere badago bertan, eta baita hemen ere: https://labur.eus/cdpJ5. Beste adin tarte batekoa izanez gero edota zalantzarik izanez gero, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Izen ematea doan. Helbide honetan eman daiteke izena martxoaren 17a baino lehen: https://labur.eus/bAkgw.