Lehen asteko arrakastaren ondoren, prest da bigarren astekoa ere.
Hau da aste honetako Mingainluzen jolasteko helbidea: https://kahoot.it/challenge/09078494. Lehen astekoak oso erantzun ona izan du, eta bigarren astekoa prest da. Beste hogei galdera dira norberaren trebeziekin eta jakintzekin jolasteko. Asteazkenero argitaratuko da bat, eta astebeteko epea izango da jolasteko. Urretxuarren artean euskara, jolasa eta plazera lotu nahi ditu Mingainluzeren bertsio digital honek.