"Haur eta gazteek arauak eta mugak behar dituzte, kontua da gehienetan ez dakigula nola ezarri"
Leyre Cano psikopedagogoak familia barneko mugen eta arauen inguruko hitzaldia eskainiko du martxoaren 15ean, Urretxuko kultur etxean, haur eta nerabeen gurasoentzat.
Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean hitzaldia izango da martxoaren 15ean, Urretxuko kultur etxean. Leyre Cano psikopedagogoa izango da hizlaria, eta bertaratuko diren haur eta nerabeen gurasoei familia barneko arauen eta mugen inguruko argibideak eman eta zalantzak argituko dizkie. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta 60-90 minutu ingurukoa izan ohi da, normalean.
Hitzaldian izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da, eta https://labur.eus/9yoXG helbidean, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita edota 943038088an eman liteke izena.
Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika sarearekin elkarlanean antolatu du hitzaldia.
IZEN EMATEA: 943 038088 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / https://labur.eus/9yoXG