Berriak

Featured

Egin zure proposamena GFAri

Aurten ere, azken lau urteetan egin duen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren proposamenak entzun eta aldundiko aurrekontuetan txertatu nahi ditu. Horretarako, Aurrekontu irekien prozesua jarri du martxan.

Prozesu horren baitan, herritarrok gure proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiogu Aldundiari ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean Udaletxeko harreran edo gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean.

Eskerrik asko aldez aurretik zure partehartzeagatik.

Featured

Udalaren gaitzespen irmoa Nafarroan jazotako hilketa matxistaren aurrean

 Urretxuko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du Nafarroako Murchante herrian gertatutako Gasteizko emakumearen hilketa matxistaren aurrean eta elkartasuna helarazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

Featured

Nagusientzako opor programa

IMSERSO-k antolatzen duen nagusientzako oporretako 2021/2022 programan izena emateko epea irekia dago jada.

Featured

Obrak Mundo Mejorren

Mundo Mejor auzoko goiko bidean egingo diren  asfaltatze lanak prestatzeko, uztailak 7, 8 eta 9an 08:00etatik 18:00etara ezingo da bide hori erabili. Asfaltatze lanak uztailaren 15 eta 16an egingo dira.

Zalantzarik izanez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri 943038085 telefonoan.

 

Barkatu eragozpenak.

Featured

SEXU-ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ALDARRIKATZEKO MANIFESTUA

Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an - Iaz 50. urteurrena ospatzen ari ginen - Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du.

Featured

Nuria Ramosek berak idatzitako "No me quedaré aquí" liburua aurkeztu zuen

Nuria Ramosek "No me quedaré aquí" liburua aurkeztu zuen Urretxuko liburutegian, 50. urtemugako ekintza egitarauaren barruan.

Featured

Adineko pertsonentzako soinketa egokitua

Ekainaren 17an amaitu zen Urretxuko Udalak 2020ko urrian ekin zion adinekoentzako soinketa egokituko ikastaroa.

Featured

SAN JOAN 2021

Urte berezia izaten ari da 2021 hau ere, eta San Juanak ere halakoak izango dira gurean, bigarrengoz.

Featured

Aire libreko pintura lehiaketako sarituak

Artea eta artistak kalean bertan izan genituen. 19 partaide, maila ezin hobea, eta hiru irabazle, zorionak! 

Urretxuko udala