Paisaia bat irudikatzea, merkatuko edo kaleko eszena baten animazioa zuzenean hartzea edo, besterik gabe, argi naturalari etekina ateratzen saiatzea... arrazoi asko daude aire librean aritzera animatzeko.
Paisaia bat irudikatzea, merkatuko edo kaleko eszena baten animazioa zuzenean hartzea edo, besterik gabe, argi naturalari etekina ateratzen saiatzea... arrazoi asko daude aire librean aritzera animatzeko.
Aldaketak Urretxuko MUGITUR kirol orientazio zerbitzuan
Apirilaren 23an, ostirala, Lilibaso kaleko etxebizitza sozialen eraikuntzan babes-panelak kentzeko lanak egingo dira.
Errenta aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz! kanpainarekin bat egin du Urretxuko Udalak.
Lore eta landare azokaren XV. edizioa izango dugu apirilaren 25an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.
Argazkilari inkonformista baten lana eta basoak zaindu beharraz ikuslea konzientziatzeko asmoarekin egindako proiektu bat da Iosu Garai argazkilariak aurkezten diguna: “ZAINDU”: Inpresionismoari keinu bat.
Badirudi gaitz honek gure kale, mendi eta basoei ere eragin diela. Ez gara COVID-19az ari, zentzugabekeriaz baizik. Garbiketa zerbitzuek beren lana egin dute, baina sortutako kalteak handiak dira.
Horregatik, bihar goizeko 10:00etan, Pagoeta Igerilekuko atarian egingo dugu hitzordua. Lauko taldetxotan elkartu eta ingurua txukuntzeko (zaborrak jaso eta ahal den heinean eragindako kalteak konpontzera)
Eskularruak, zabor-poltsak eta beharrezko materiala eramango ditugu bertaratzen diren guztientzat
Oporretako egunetan gaztetxoek aire librean disfrutatu ahal izan dute, natura, kirolaz eta ingurumenaz gozatuz Santa Barbaran.
Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi digunez, COVID-19aren eta jarduera fisikoaren eta kiroletako Informazioa eguneratu du, eta horrenbestez, 16/2021 dekretuaren inguruko interpretazioa.