Berriak

Featured

Bidegorriko tunelen konponketa lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentze lanak egin ohi ditu Gipuzkoako bizikleta-bideen sarearen instalazioetan. Instalazi horietako batzuk tunelen barruan daude, eta mantentze lanak edo konponketak egin ahal izateko ezinbestekoa da erabiltzaileen pasabidea erabat etetea.

Featured

Atzeratuta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna

COVID-19ak gaur egun sortutako osasun egoera dela eta Urretxu eta Zumarragako udalek URTARRILAREN 23KO SAIOA ATZERATZEA erabaki dute. Data berria jartzen denean jakinaraziko da.

Featured

Urretxu-Zumarragako ikuskizun eszenikoen programazioa 2022 aurkeztu da

Urretxu eta Zumarragako udalek elkarlanean helduentzako eta haurrentzako  2022 urterako ikuskizun eszenikoen programazioaren berri eman dute. Emanaldiak aukeratzerakoan, euskarazko eta gaztelaniazko obra kopuruaren proportzionaltasuna eta ikusleen interesak kontuan hartu dira.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak banatu ziren

Abenduaren 17an Urretxuko liburutegia irrifarrez eta txaloz girotu zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Featured

BIKAIN Euskararen kalitate ziurtagiria eskuratu du Urretxuko Udalak

Euskararen Kalitate ziurtagiria jaso du Urretxuko Udalak. Bikain Ziurtagiria ofiziala eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.

Featured

2021eko Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpena

Euskara lanabes, aro berrirantz

Erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere, euskarak arnas berri

Featured

Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria 2021 bertan behera

COVID-19ak azken asteotan gure herrietan izandako hedapena dela eta, Urretxu eta Zumarragako Udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.

Featured

Txan magoaren ikuskizuna bertan behera

Antolakuntzarenak ez diren beste arrazoi batzuengatik, Urretxuko Laebaaga aretoan abenduaren 5erako aurrikusita zegoen Txan Magoaren emanaldia bertan behera gelditu da. Barkatu sortutako eragozpenak.

 

 

 

Featured

Urretxuko Udalak bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin

Hondakinen prebentzioari buruzko astearen helburua Europa mailan hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-ekintzak aste berean antolatzea da. Aurten azaroaren 20tik 28ra ospatuko da astea eta Urretxuko Udalak aste honekin bat eginez hondakinen hiztegiaren 400 ale berrargitaratu ditu.

Urretxuko udala