Berriak
IMSERSO-k antolatzen dituen pentsiodunentzako Opor eta Termalismo programetan izena emateko epea irekia dago jada. Programa hauetan parte hartu nahi duten pertsonek Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako 943 03 80 83 telefonora deituta eska ditzakete izena emateko orriak.
Informazio gehiago eta eskaera on line egiteko: Inicio - Sede Electrónica - Instituto de Mayores y Servicios Sociales (imserso.gob.es)
Abenduaren 16an banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Urretxuko Pagoeta gune erabilera arautzeko Erregelamenduaren Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus

