Berriak

Featured

Familia ugariak OHZ (Ondasun Higiezinearen Zerga) eta ibilgailuaren zerga hobaria eskatzeko epea zabalik

Familia ugariak OHZ (Ondasun Higiezinearen Zerga) eta ibilgailuaren zerga hobaria eskatzeko epea zabaldu da, martxoaren 5era arte.

Featured

Santa Lutziko argazki rallyaren sari banaketa

Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 4an, izan zen, Zumarragako Zelari Arizti kultur etxean, 19:00etan.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak banatu ziren

Abenduaren 16an banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Featured

Urretxuko Pagoeta gunea erabilera arautzeko erregelamendua Aurretiako Kontsulta

Urretxuko Pagoeta gune erabilera arautzeko Erregelamenduaren Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  urretxu@urretxu.eus

Featured

Urretxu Urruntxo izango da etorkizunean

Atzo arratsaldean, hilaren 27an, egindako ezohiko osoko bilkuran alderdi guztiek, aho batez, onartu zuten 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera Urretxuren izena aldatzea.

Featured

Nerabeentzako Gabonetako parkea

PIZTU GAZTE MAHAIA-k, Urretxuko Udalaren laguntzarekin, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako Gabonetako parkea antolatu du.

Featured

Urretxu Zumarragako gabonetako erakusleihoen sariak banatu dira

Lehen saria AIXA frutadendak irabazi du, bigarren saria Bidegorri Kirolak -ek  eta hirugarrena Mercería AM-k. Herritarren saria Nataliettak irabazi du.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feria: sekulako giroa, produktua eta salmentak

Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagunduta, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 38 lagun, 35 heldu eta 3 gaztetxo. Urtarrilaren 4an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

"ZINTZO MINTZO 30 URTE" 33.000 euroko beka

Zintzo Mintzo elkarteak, Urretxu eta Zumarragako Udalekin batera, "Zintzo Mintzo 30! urte" beka antolatu berri du, euskara elkartearen 30.urteurrena ospatzeko eta Urretxu eta Zumarragako euskararen erabilera areagotzeko xedearekin. 

Urretxuko udala