Berriak
 Urretxuko Udalak KOZ (Kirol Orientazio Zerbitzua) zerbitzua osasun zentrora zabalduko dela jakinarazi du gaur, 12:00etan Udaletxeko atarian egindako ekitaldian. KOZ zerbitzuak gero eta handiagoa den behar bati erantzuten dio, eta horrek bizitza aktibo, osasungarri eta inklusiboa sustatzeko gizarte- eta kirol-eskaintza bat eskatzen du.
 Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan eta saski baloi kanpusa Aldiri kiroldegian. Gainera, Urrelur museoa ere zabalik egongo da pazko astean eta dagoeneko iragarri du maiatzean zehar museoen egunaren inguruan antolatutako ekintza egitaraua.

 
 
 
 
 