Gizarte Ekintza
Urretxuk bi ekimen antolatu ditu herritarrak bakardade ez hautatuaren detekzioan eta prebentzioan inplikatzeko eta ahalduntzeko
Urretxuk bi ekimen aitzindari antolatu ditu herritarrak bakardade ez hautatuaren detekzioan eta prebentzioan inplikatzeko eta ahalduntzeko.
Urretxuko Udalak, “Urretxun Zaintzen” proiektuaren esparruan eta Arreta Asistencial S.L erakundearekin lankidetzan, bi ekimen aitzindari jarri ditu abian herritarrak bakardade ez hautatuaren detekzioan eta prebentzioan implikatzeko eta ahalduntzeko. Fenomeno horrek adineko pertsonei eragiteaz gain, gazteei, familiei eta kolektibo zaurgarriei ere eragiten die.
Erronka sozial honi elkarlanean ekiteko formula gisa, Udalak “Bakardadea eta bizitza partekatuaren zentzua” hitzaldia antolatu du abenduaren 11an, arratsaldeko 18:00etan, Urretxuko Aizpuruenea Kultur Etxean, eta “El inconveniente” filmaren proiekzioa, abenduaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, Urretxuko Labeaga Aretoan. Bi ekimen horiek Olaia Arana gizarte langileak eta Gipuzkoako Bioetika Batzordeko kideak bideratuko ditu.
Udalak, sare komunitarioa indartzeko tresnak, alerta seinaleak eta udal zerbitzuekin lankidetzan aritzeko moduak ezagutzeko interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu. Pertsona eta erakundeen arteko sarea sortzea da helburua, gizarte arloko begirada konprometitua duena.
Ekimen horiek ZAINTZA HERRILAB estrategiaren barruan kokatzen dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak gidatzen dute. Estrategia honen bidez, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden eta etxean bizi diren adinekoen arreta eta zaintza hobetzeko tokiko zaintza ekosistemen garapena bultzatu nahi da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 03 80 83 telefonora.

